Egun on guztioi!
Uztaila berrikuntza batzuekin hasiko dugu, hauek transmititzeko:
🕐UDAKO ORDUTEGI BERRIA:
- Astelehen eta asteazkenetan, 17:30etik 20:00etara
- Ostegunetan 10etatik 13etara
🌞🌞🌞🌞🌞🌞🌞🌞
Inkestatik jasotako erantzunak kontuan hartu ditugu eta horrela iradokizun gehienak jasotzen ditugula uste dugu.
Argitu nahi dugu, halaber, ordutegiz kanpoko uneetan 📲, aurrez telefonoz deituta 📞📞inolako arazorik gabe egin dezakegula arreta, baldin eta etxean bagaude.
Gure ustez, zerbitzua mantentzeko modu jasangarri bat da hau. Hurbil pasaz gero, nahiz eta denda-ordutegia ez izan, deitu. Nahiago dugu egoera horiek aprobetxatu gero bidaia proprioak egin behar ez izateko.
- 🗒️✍🏽Fruta ekologikoaren enkarguetarako,🍑🍓🍏🍌🍉 eskaera astelehenetan ixten jarraituko dugu, eta asteazken arratsaldeetan egongo dira eskuragarri dendan, baita Barata Blai-ren barazki ekologikoen saskia ere 🍆🍅🥬🥒🫑, bi astetan behin asteazkenetan ere ekarriko duguna.
- Freskagarri berriak ditugu 🥤🥤🥤: Aragoitik datozen Frixen limoi, laranja, kola eta tonika freskagarri antikapitalistak!! !
- Eta La Fertilidad de la Tierra-ren liburu-bilduma interesgarria duzue, besteak beste...
🔊Gure katalogo osoa kontsulta dezakezue, baita eskaerak egin ere gure webgunetik www.azokoop.net
Xehetasunak eta atal batzuk amaitzeko falta dira, baina, azkenean, erabilgarri dago! 🥳🤗
- Gogoratu etxez etxeko banaketa zerbitzua eskaintzen dugula Artzibar, Agoitz, Aezkoa eta Erroibarren.
Edozein zalantza, zailtasun edo iradokizun izanez gero, zuen esanetara gaude.
Eskerrik asko konfiantza eta laguntzagatik❤️💚🤍💙🧡💛💜🖤 eta uda zoriontsua opa dizuegu😘